HerriBabesarea-k, giza eskubideen defendatzaileen babeserako euskal udal sareak, Foro ibiltariaren 2. edizioa antolatzen du: Kolonbiako, Guatemalako, Honduraseko, Mexikoko, Mendebaldeko Saharako eta Euskal Herriko erakunde defendatzaileek emakumeen eskubideen alde, lurraren zein lurraldearen defentsaren alde eta protesta sozialaren kriminalizazioaren aurka garatzen dituzten borrokak partekatuko dituzte.
LANALDI INSTITUZIONALA
Badator II. Foro Ibiltaria Herri Babesarearen esparruan: Giza Eskubideen Defendatzaileen Babeserako Euskal Udal Sarea. Sarearen barruko sendotasunean eta aurten modu birtualean egingo den foro ibiltari horren azalpenean lan egiten jarraitzeko, lanaldia eduki genuen 2020ko azaroaren 30ean.
HERRI BABESAREA SENDOTU EGIN DA BERE BIGARREN FORO IBILTARIAN
Otsailaren 9tik 18ra arte, Herri Babesareak, Giza Eskubideen Defendatzaileen Babeserako Euskal Udal Sareak, Foro Ibiltariaren II. edizioa egin du. Bi astetan, Kolonbiako, Guatemalako, Honduraseko, Mexikoko, Mendebaldeko Saharako eta Euskal Herriko erakunde defendatzaileek euren borrokak partekatu dituzte emakumeen eskubideen alde, lurraren zein lurraldearen defentsaren alde eta protesta sozialaren kriminalizazioaren aurka.
2019ko Azterketa Globala
Front Line Defendersek bere “2019ko Azterketa Globala” argitaratu du.
Herri Babesarearen Lehenengo Foro Ibiltariaren amaiera.
Atzo, ebaluaziorako jardunaldien ostean, lehenengo foro ibiltaria eman genuen amaitutzat Herri Babesarearen esparruan. Lehenengo edizio honetan, Mexikoko, Kolonbiako, Guatemalako, Honduraseko, Mendebaldeko Saharako eta Palestinako giza eskubideen erakunde defendatzaileetako ordezkariek parte hartu zuten. Eskerrik asko bertan parte hartzeagatik eta zuon esperientziak gurekin partekatzeagatik!
Lehenengo topaketa Aiete Jauregian.
Joan den urriaren 16an, aldebiko topaketa, dei eta mezu elektroniko askoren ondoren, Aiete Jauregian elkartu ahal izan ginen azkenean. Honako hauexek heldu ginen bertara: ekimenean lan egiten egon ginen Mundubateko nahiz Nazioarteko Bake Brigadetako (PBI) taldeak eta babes-sarea eratu nahi zuten udaletako ordezkari politikoak zein teknikariak. Bete-betean egon ginen lanean egun hori iritsi zedin, eta, zer esanik ez, urduri samar geunden.