Otsailaren 9tik 18ra arte, Herri Babesareak, Giza Eskubideen Defendatzaileen Babeserako Euskal Udal Sareak, Foro Ibiltariaren II. edizioa egin du. Bi astetan, Kolonbiako, Guatemalako, Honduraseko, Mexikoko, Mendebaldeko Saharako eta Euskal Herriko erakunde defendatzaileek euren borrokak partekatu dituzte emakumeen eskubideen alde, lurraren zein lurraldearen defentsaren alde eta protesta sozialaren kriminalizazioaren aurka.
Herri Babesarearen Foroaren II. edizio honetan, 9 udalek parte hartu dute: Andoain, Amorebieta-Etxano, Durango, Ea, Bilar, Errenteria, Galdakao, Hernani eta Laudio.
Honako jarduera hauek eskaini ziren agendan (zuzenean ikusteko aukerarik izan ez bazenuen, esteketan sakatu besterik ez duzu!):
Ots 9: lurraren eta lurraldearen defentsari buruzko webinarra. Hona hemen parte-hartzaileak: Lilian Borjas, Landa Inguruneko Langileen Zentral Nazionala (CNTC) – Honduras; Abelino Salvador Mejía, Retalhuleuko Erkidegoen Kontseilua (CCR) – Guatemala; Enguiaa Mohamed, NOVA – Mendebaldeko Sahara; eta Unai Aranguren, EHNE Bizkaia – Euskal Herria.
Ots 10: Kolonbiako giza eskubideen defentsaren kriminalizazioari buruzko webinarra. Hona hemen parte-hartzaileak: Adriana Arboleda, Libertad Korporazio Juridikoa (CJL); Danilo Rueda, Justiziaren eta Bakearen Elizarteko Batzordea (CIJP); María Paula Feliciano, Preso Politikoekiko Elkartasunerako Lantaldea (CSPP); eta Leire Lasa, CEAR-Euskadi.
Ots 11: emakume defendatzaileei eta emakumeen eskubideen defentsari buruzko webinarra. Hona hemen parte-hartzaileak: Minetu Larabas, Saharako Emakumeen Batasun Nazionala (UNMS); Isela González, Sierra Madre Aliantza (ASMAC) – Mexiko; Suyapa Martínez, Emakumeen Ikaskuntzen Zentroa (CEM-H) – Honduras; eta Lur Morales Saltua, Euskal Herriko Bilgune Feminista.
Ots 16: lurraren eta lurraldearen defentsari buruzko ardatzaren eragin-bilera Eako, Errenteriako eta Bilarko udalekin, CNTC (Honduras), CCR (Guatemala) eta NOVA (Mendebaldeko Sahara) erakunde defendatzaileen partaidetzaz.
Ots 17: giza eskubideen defentsaren kriminalizazioari buruzko ardatzaren eragin-bilera Hernaniko, Durangoko eta Andoaingo udalekin, CSPP, CJL eta CIJP (Kolonbia) erakunde defendatzaileen partaidetzaz.
Ots 18: emakume defendatzaileei eta emakumeen eskubideei buruzko ardatzaren eragin-bilera Amorebieta-Etxanoko, Galdakaoko eta Laudioko udalekin, ASMAC (Mexiko) eta CEM-H (Honduras) erakunde defendatzaileen partaidetzaz.
Ekintza horien osagarri, komunikazio-kanpaina egin zen sare sozialetan. Horrez gain, Bizkaia Irratiko Lau Haizetara irratsaioko elkarrizketa batean parte hartu genuen, Herri Babesarea ekimena azaltzeko.