ERANKUNDE DEFENDATZAILEAK

GIZA ESKUBIDEEN DEFENTSA, JARDUERA ARRISKUTSUA

Giza eskubideen defendatzaileak gizarte zibileko pertsonak, erkidegoak edo erakundeak dira, eta, banan-banan edo taldean, modu unibertsalean aitortutako giza eskubideak gauzatzeko lan egiten dute. Eskubide zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta ingurumenekoak sustatzea eta babestea dute helburu.

Giza eskubideen defendatzailea familia da, eta justizia, egia zein ordaina bilatzen ditu desagertutako senideentzat. Enpresa transnazional bateko meatzaritza-proiektu erraldoiaren aurrean basoak, ibaiak eta lurraldea defendatzen dituen erkidego indigena. Lan-baldintza duinak eskatzen dituen makilako langilea. Etxe-kanporaketa geldiarazten duen auzo-elkartea. LGBTIQ+ eskubideen aldeko ekintzailea. Abortua despenalizatzeko mobilizatutako emakumeen taldea. Etorkinen eskubideen alde lan egiten duen erakundea.

Giza eskubideen defendatzaileak babestea estatuen nazioarteko betebeharra bada ere, pertsona, erkidego eta erakunde defendatzaileak indarkeriaren eta kriminalizazioaren eredu sistemikoen helburu dira. Front Line Defenders erakundearen azken txostenean adierazten denez, 2020. urtean gutxienez 25 herrialdetako 331 lagun hil zituzten giza eskubideen defentsan garatzen duten lanagatik, inoizkorik kopuru handiena, alegia. Hilketak, ordea, ez dira ekitaldi isolatuak, aldez aurretik eraso judizialak, mehatxuak eta eraso fisikoak jasaten dituztelako, beste kriminalizazio-modu batzuen artean.

Testuinguru horren aurrean, administrazioek giza eskubideen defendatzaileen babeserako neurriak hartzeko betebeharra dutela nabarmendu beharra dago, eta, gizartean, egunez egunekoan giza eskubideen defentsa integratu beharraren inguruko kontzientzia kritikoa sustatzen lagundu behar dute.

I Foro Ibiltaria 2019

II Foru Ibiltaria 2021

III Foru Ibiltaria 2021

IV Foru Ibiltaria 2022

IV FORO ITINERANTE

V Foru Ibiltaria 2023