NEKAZARITZAKO KOORDINATZAILE NAZIONALA-“CNA”(KOLONBIA)
Nekazaritzako Koordinatzaile Nazionala (CNA) nekazariek, emakume eta gizon arrantzaleek, nekazari-meatzariek eta landa-langileek osatzen duten erakunde bat da, herrialdeko 22 departamentutan parte hartzen duena. Eskualdeko, saileko eta tokiko prozesuek osatzen dute, non beraien burua herri-mailakoa hartzen duten. Beren lanaren bidez gizateriaren elikadura-beharrak betetzeko kolektiboki ekarpenak egiten dituzten milioika pertsonen parte dira. Zentzu horretan, bere proposamenak, beharrak asetzera soilik bideratuak egotetik haratago, ekoizpen kapitalistaren ondorioz landa eta hirian bizi den krisitik irteteko planteamenduak dira.
Nekazaritzan, landa eremuan, arrantzan eta elkarte- eta kooperazio-lanetan aritzen dira. 1997az geroztik, Kolonbiako landa-eremurako egokiak diren nekazaritza-ekimenak koordinatzeko, kontsultatzeko, eztabaidatzeko eta planteatzeko prozesuak sortzen ari dira, ekimen horiek herritarren interesen eta haien gizarte-oinarriaren isla izanik.
“SECTOR DE MUJERES” ALIANTZA POLITIKOA (GUATEMALA)
Emakumeen Sektoreko Aliantza Politikoa (APSM) Guatemalan 29 urteko historia duen erakunde feminista da, 32 emakume-kolektibo eta misto biltzen dituena. Prestakuntza politikoko eta ekonomia feministako eskolak bultzatzen ditu, non herri-hezkuntzaren, espiritualtasunaren eta feminismoen arteko metodologia propioak eraikitzen diren. Bestelako erakunde eta instituzioekin ere ekintzak burutzen dituzte, hala nola Emakumearen Lehendakaritzako Idazkaritzarekin (SEPREM), politika publikoak eta lege-proposamenak zuzentzen eta bultzatzen dituen erakundea. Emakumeen ahalduntze-prozesuak ezartzen ditu, garapen-kontseiluen sisteman parte har dezaten, non erabakiak maila desberdinetan hartzen diren. Baita emakumeen erakundeetatik datozen proposamenak ikusarazten dituzte ere.
Bere hiru lan-ardatzak honako hauek dira: indartze politikoa, emakumeen garapen ekonomikoa eta emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea.
Azken batean, mugimendu politiko baterantz indartzen da eta aliantzak irekitzen ditu beste mugimendu batzuekin, honako kontzeptu hauetan sakonduz; bizitzaren sarea, emakumea subjektu politiko gisa, identitate politikoa, “el buen vivir” kontzeptua edo emakumeen gorputza.
2012tik aurrera, borroka-eremuak zabaldu dira, eta emakume xinken eta garifunen espazioetatik datozen partehartze politiko berriak ereiki dira; beren kosmoikuspegietatik abiatzen diren modu kolektibo propioak.
EMAKUME MESOAMERIKARRAK ERRESISTENTZIAN-“MER” (HONDURAS)
Politika neoliberal globalizatzailearen eta sistema patriarkalaren aurrean erresistentzian dagoen espazio politikoa, autonomoa, artikulatua eta hezitzailea da. Estrategiak eta proposamenak definitzen ditu, prozesu politiko eta sozio-ekonomikoak barneratzaileak, bidezkoak eta iraunkorrak direla bermatzeko, honela, emakumeen giza eskubideak gauzatu ahal izateko. Ekintza-eremu desberdinetako emakume-mugimenduetako eta mugimendu feministetako 69 erakundek osatzen dute.
Merkataritza Askeko Tratatuen (TLC) negoziazioen aurkako erresistentzian zeuden mugimendu sozial mesoamerikarraren esparruan sortu zen; eskualde horretako gobernuek Estatu Batuekin sinatu zuten, herritarrentzat ondorio suntsitzaileak izanik, bereziki, emakumeentzat.
Erakundea sortu zenetik, hiru ardatzetan ekintzak burutzen dira; Mesoamerika mailan mobilizatzeko/eragiteko aldi bereko ekintzak; emakumeen topaketak eskualde mailan; Mesoamerikako Emakume Liderrentzako Prestakuntza Politiko Ekonomikoko Eskola.
MER-Hen proposamena: “Mesoamerikarrak Erresistentzian Bizitza Duin Baten Alde-k daraman ibilbidean eta, emakumeentzat, izaki bizidun guztientzat eta Ama Lurrarentzat hobeagoak diren gizarte eta munduen proposamenak bilatzeko bidean, jatorrizko herrien proposamen antisistemikoekin egin dugu topo”.
“LAS MELIDAS” (EL SALVADOR)
Mélida Anaya Montes Doktoreak utzitako herentzia historikoarekiko elkartasunaren eta gizarte-borrokaren ondare gisa sortu zen “Las Mélidas” erakundea. Beraien misioa eta ikuspegia emakumeen giza eskubideen aldeko lan instituzionalean oinarritzen da.
Erakunde feminista honek emakume helduen eta gazteen ahalduntzeari laguntzen dio, haien giza eskubideak antolatuz, mobilizatuz, eraginez eta defendatuz, kultura matxista, patriarkala eta haien aurkako zapalkuntza, mendekotasun eta bidegabekeria mota guztiak desagerrarazten laguntzeko. Horretarako, osasun integrala, indarkeriarik gabeko bizitza, haien gorputzaren autonomia, parte-hartze politikoa eta emakumeen autonomia ekonomikoa sustatzen dute, mugimendu feministarekin eta gizarte-mugimenduarekin aliantza estrategikoak sortuz.
Eragin nazionala eta nazioartekoa izanik, gizarte bidezkoagoa, ekitatean oinarritutakoa eta naturarekin harmoniatsuagoa eraiki nahi dute. Gizarte bat zein posizionamendu territorial-sozialarekin mobilizatzen den Estatuko erakundeen aurrean, erabateko herritartasuna erabiliz eraldaketa sozialak sortzeko eta emakumeentzako giza eskubideen alde borrokatzeko.