Atzo, ebaluaziorako jardunaldien ostean, lehenengo foro ibiltaria eman genuen amaitutzat Herri Babesarearen esparruan. Lehenengo edizio honetan, Mexikoko, Kolonbiako, Guatemalako, Honduraseko, Mendebaldeko Saharako eta Palestinako giza eskubideen erakunde defendatzaileetako ordezkariek parte hartu zuten. Eskerrik asko bertan parte hartzeagatik eta zuon esperientziak gurekin partekatzeagatik!
Foroak Amorebieta-Etxanoko, Durangoko, Eako, Errenteriako, Hernaniko, Irungo eta Aguraingo udalerriak zeharkatu zituen, eta azken hori udalerri gonbidatua izan zen lehenengo edizio honetan. Plazera izan da zuokin guztiokin lan egitea. Berriro ere, Herri Babesarearekin marrazten ari garen bidean egingo dugu topo.
Hona hemen foroko zenbait argazki. Laster arte.