Erakunde defendatzaileak VI Foru Ibiltaria

“SOMOS DEFENSORES” (KOLONBIA)

Giza-eskubideen aldeko Gobernuz Kanpoko Erakundeek osatutako babes-gunea; MINGA Elkartea, “Benposta Nación de Muchachos” eta Kolonbiako Juristen Batzordea.
1998. urtean jaio zen ekimen hau ikuspegi propio, askotariko eta sortzaileekin, nazioarteko eta nazioko baliabideak armonizatzen dutenak, eta giza eskubideen defentsan bizitza arriskuan jartzen duten pertsonak babestu nahi dituzten erakundeen arteko autobabes- eta elkartasun-mekanismoak bateratzen dituztenak. Hori guztia gauzatzeko, proposamen integral bat garatu da, erasoak prebenitzeko eta pertsona horien bizitza babesteko Kolonbiako indarkeriak kaltetutako talde sozialen eta komunitateen interesak babesten dituztenean.
Babes-programak 5 ekintza-ildo ditu: zuzeneko babesa, pedagogia, komunikazio estrategikoa, eragina eta SIADDHH (giza eskubideen defendatzaileen aurkako erasoei buruzko informazio-sistema).

“RED NACIONAL DE DEFENSORAS DE DERECHOS HUMANOS” (HONDURAS)

Giza Eskubideak defendatzen dituzten emakumeen borrokarako espazio kolektiboa. Bere lanaren ardatza ekintzak babestea da, baita ahotsak, salaketak eta esperientziak emandako ezagutza errepikatzea ere.

Beraien egitekoa hiru ekintza-ildoetan oinarritzen dute; Erasoen Erregistroa erabiliz Giza Eskubideak defendatzen dituzten emakumeek jasaten dituzten arriskuak agerian uzten dituzte; Autozaintzan, Zaintza Kolektiboan eta Sendatze prozesuetan lan egiten dute; eta emakume defendatzaileen Akonpainamendua egiten dute.

Aldi berean, herri-komunikazio feminista gauzatzen dute, irratsaioaren eta sare sozialen bidez, beren pentsamendua, sentimendua eta egitekoa mundu publikoan jarri ahal izateko.

“UNION NACIONAL DE MUJERES SAHARAUIS”-UNMS (MENDEBALDEKO SAHARA)

Frente Polisarioari lotutako erakunde hau emakume sahararren ordezkaria da eta funtsezko zeregina betetzen du errefuxiatuen kanpamenduei eusteko eta Saharar Herri osoaren garapena lortzeko.

1974an sortu zen, autodeterminazio-eskubidearen alde eta saharar gizartean emakumeek duten protagonismoa ikusaraztearen garrantziaz jabetuta herri oso bat batzeko beharragatik.
UNMSk honako alderdi hauetan emakumeek duten garrantzian sinesten du; gizartearen sustapenean eta garapenean; hainbat arlotako garapen-programen bidez etorkizun hobea eraikitzean; antolaketa-mailaren sustapenean eta hainbat espaziotako parte-hartzean (politikoa, soziokulturala eta profesionala), emakumeak erabaki-hartze prozesuetan eta gizarte demokratiko, tolerante eta aukera-berdintasunezkoa eraikitzean elementu eraginkor gisa sendotzeko.

“GUILLERMO TORIELLO” FUNDAZIOA (GUATEMALA)

“Guillermo Toriello” Fundazioa 1997an sortu zen, Bake Akordioen xedapen instituzionalak bultzatuta.

Harrezkeroztik, proposamenak egiteko tresna aktibo bihurtu da,  Guatemalako landa-eremuko eta indigenak diren herrien garapenaren arabera eraiki dena.

Bere abiapuntua legalitatean sartu ziren herriak izan ziren, hainbat urtez matxinatu ondoren, eta, neurri handi batean, komunitate hartzaileak eta gerrak deserrotutako biztanleak. Bake Akordioen esparruan Guatemalako lurralde-aniztasunetik abiatzen diren tokiko garapenerako prozesuak bultzatzen dituzte, eraldaketa sozial eta demokratikoan lagunduko duten erabakiak hartzeko proposamen-gaitasuna izanik.

Erakundeak egiten duen lana Memoria Historikoa, Tokiko Boterearen Demokratizazioa, Landa Garapen Parte-hartzailea eta Komunitate Sarearen Sendotzea esparruetan oinarritzen da.

“LAS MELIDAS” (EL SALVADOR)

Mélida Anaya Montes Doktoreak utzitako herentzia historikoarekiko elkartasunaren eta gizarte-borrokaren ondare gisa sortu zen “Las Mélidas” erakundea. Beraien misioa eta ikuspegia emakumeen giza eskubideen aldeko lan instituzionalean oinarritzen da.

Erakunde feminista honek emakumeen ahalduntzeari laguntzen dio, hauen giza eskubideak antolatuz, mobilizatuz, eta defendatuz, kultura patriarkala eta emakumeen aurkako zapalkuntza, mendekotasun eta bidegabekeria mota guztiak desagerrarazten laguntzeko. Horretarako, osasun integrala, indarkeriarik gabeko bizitza, haien gorputzaren autonomia, parte-hartze politikoa eta emakumeen autonomia ekonomikoa sustatzen dute, mugimendu feministarekin eta gizarte-mugimenduarekin aliantza estrategikoak sortuz.

El Salvadorreko hainbat udalerri eta zonaldeetan eragina dute, emakumeen gorputzaren autonomia bultzatuz, sexu- eta ugalketa-osasuna sustatzeko jarduerak garatuz, eta emakumeen aurkako indarkeria-kasuetan arreta eskainiz banakako eta taldeko laguntza psikologiko, juridiko eta medikoarekin.

PALESTINA

Erakunde feminista palestinarra.