Joan den azaroaren 26an, Donostiako Aieteko Jauregian 7. Herri Babesarearen topaketa izan genuen. Bertan, sarea osatzen duten udal ordezkaritza batzuekin bildu ginen: Harri Araiztegi (Ermuko Udaleko zinegotzia), Samira Goddi (Errenteriako Udaleko teknikaria), Irantzu Jauregi (Hernaniko Udaleko teknikaria), Aintzane Taberna (alkateordea eta Pasaiako Udaleko zinegotzia), Nagore Gomara (alkateordea eta Laudioko Udaleko zinegotzia) eta Montserrat Jiménez (Bilarko Udaleko zinegotzia).
Oraingoan, Javier Orozco Kolonbiako Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Asturiasko Programaren koordinatzaileak hartu zuen parte, eta Kolonbiako egungo egoeraren testuinguruan jarri gintuen.
Liliana Ulchur-ek eta Borja Allende Martinetxeko ordezkariak ere parte hartu zuten. Liliana, Kolonbiako giza eskubideen defendatzailea eta FENSUAGROko kidea, Martinetxea harrera-gunean bizi da gaur egun.
Topaketa honek balio izan zuen Herri Babesareak 2025ean izan zuen jardueraren balorazioa egiteko, zehazki, sareak Kolonbian burututako lehen egiaztapen-misioari buruzkoa, bai eta etorkizunean sarea nola garatuko den proiektatzeko ere, ildo estrategikoei eta ekintza-ildoei dagokienez.


















