Topaketa honi esker, halaber, Amarantas erakundeak bultzatutako Babes Feminista Integralari buruzko Txostena aurkeztu ahal izan zen, kasu honetan Herri Babesareari egokitua.
Amarantas kolektibo feminista eta arrazakeriaren aurkakoa da. Gehienak Espainiako Estatuan bizi diren emakume migratzaileek osatzen dute, eta esperientzia dutenak Abya Yalako herrialdeetan giza eskubideen defentsarako prozesuetan laguntzen. Bere lan-ildoak Bizkaiko eta hegoalde globaleko beste lurralde batzuetako kolektiboen artean, hausnarketarako eta artikulazio feministarako eta arrazakeriaren aurkako guneak elkarrekin sortzearen ingurukoak dira, besteak beste, migrazio-doluari laguntza integrala ematea.















