Ermua
Joan den urriaren 14an hasi zen Giza Eskubideen lehen Egiaztapen-misioari buruzko txostenaren aurkezpen-bira.
Ermuako udaletxean udalbatza, Mundubateko ordezkaria eta misioaren parte izan zen Montserrat Jiménez, Bilarko Udaleko Berdintasun eta Ingurumeneko zinegotzia, bildu ziren.

Laudio
Kolonbiako giza eskubideen defentsaren egoerari buruzko txostenaren aurkezpenekin jarraitzen dugu, oraingo honetan Laudioko udalerrian.

Hernani
Hernanin, udalerriko alkateak gainerako udalbatzarekin batera harrera egin zieten egiaztapen-misioko partaide eta Laudioko eta Pasaiako zinegotziak diren Nagore Gomarari eta Aintzane Tabernari. Bi ordezkariek, Itsaso Lekuonarekin batera, misioko partaide ere izan zena eta Hernaniko zinegotzi dena, Kolonbian egindako misioari buruzko txostena aurkeztu zuten udaletxean, baita herrialdearen egoerari buruzko esperientzia eta ikuspegia partekatu ere.

Bilar
Abenduaren 12an, Kolonbiako egiaztapen-misioari buruzko txostenaren hirugarren aurkezpena egin zen Bilarko udalerrian, oraingo honetan herritarrei irekitako formatuan.




