HERRI BABESAREAREN 1. EGIAZTAPEN-MISIOA

Herri Babesareak uztailean Giza Eskubideen bere lehen egiaztapen-misioa burutu zuen. Horretarako herrialdea Kolonbia izan zen eta uztailaren 16tik 23ra bitartean egin zen. Herri Babesareko kide diren 4 udaletako 4 zinegotzik parte hartu zuten; Nagore Gomara, Laudioko Udaleko alkateordea eta Gobernantza Feminista, Hezkuntza eta Gazteriako zinegotzia; Aintzane Taberna, Pasaiako alkateordea eta Gizarte Ekintzako zinegotzia; Montserrat Jiménez, Bilarko Udaleko Berdintasun eta Ingurumeneko zinegotzia; eta Itsaso Lekuona, Hernaniko Udaleko alkateordea eta Berdintasun, Kultura Artekotasun eta Lankidetzako zinegotzia. Alboan izan zituzten Mundubateko Andrea López eta Kolonbiako Carolina Zamora, bertako gizarte eta erakunde sarea ezagutzen duen sistematizatzailea eta gida.

Misio honen helburua Kolonbiako hainbat errealitatetan giza eskubideen defendatzaileek bizi duten egoerari buruzko informazioa biltzea izan zen. Horretarako, hainbat topaketa egin ziren gizarte-erakunde eta mugimenduekin eta instituzioekin.

Misio horren ondorioz, txosten bat idatzi da, eta, bertan, jasotako informazioan oinarrituta, defendatzaileen egoera eta Kolonbian ematen den giza eskubideen urraketa deskribatzen dira, baita ondorio garrantzitsuenak atera eta gomendioak planteatu ere.

Egiaztapen-misioaren aurpezpena

“GIZA ESKUBIDEEN DEFENDATZAILEEN EGOERA BEHATZEKO MISIOARI BURUZKO TXOSTENA”, Udal-sarea osatzen duten udalerrietan aurkezten da, eta esteka honetan eskura daiteke https://herribabesarea.eus/txostenak/.

Joan den urriaren 14an hasi zen Giza Eskubideen lehen Egiaztapen-misioari buruzko txostenaren aurkezpen-bira.

Ermuako udaletxean, udalbatza, Mundubateko ordezkaria eta misioaren parte izan zen Montserrat Jiménez, Bilarko Udaleko Berdintasun eta Ingurumeneko zinegotzia, bildu ziren.

Kolonbiako giza eskubideen defentsaren egoerari buruzko txostenaren aurkezpenekin jarraitzen dugu, oraingo honetan Laudio udalerrian.

Laudioko udalbatzak egiaztapen-misioan parte hartu zuten bi zinegotzi entzun ahal izan zituen, zehazki, Montserrat Jiménez Bilarreko zinegotzia eta Nagore Gomara bisitatutako udalerri bereko zinegotzia. Hauek txostenaren puntu garrantzitsuenen laburpena egin zuten, bai eta Kolonbiako egoerari buruzko balorazioak azaldu ere.

Hernanin, udalerriko alkateak gainerako udalbatzarekin batera harrera egin zieten egiaztapen-misioko partaide eta Laudioko eta Pasaiako zinegotziak diren Nagore Gomarari eta Aintzane Tabernari. Bi ordezkariek, Itsaso Lekuonarekin batera, misioko partaide ere izan zena eta Hernaniko zinegotzi dena, Kolonbian egindako misioari buruzko txostena aurkeztu zuten udaletxean, baita herrialdearen egoerari buruzko esperientzia eta ikuspegia partekatu ere.

Abenduaren 12an, Kolonbiako egiaztapen-misioari buruzko txostenaren hirugarren aurkezpena egin zen Bilar udalerrian, oraingo honetan herritarrei irekitako formatuan.

Misioko partaideak izandako Nagore Gomara, Laudioko zinegotzia, eta Aintzane Taberna, Pasaiako zinegotzia bertaratu ziren. Han udalerriko alkateak eta misioaren parte ere zen Montserrat Jiménez zinegotziak harrera egin zieten.. Hiru udal ordezkarien artean txostenaren puntu garrantzitsuenak, ondorioak eta gomendioak azaldu zizkieten bertaratutako biztaneleei. Kolonbiako egoera konplexuari buruzko pertzepzioak ere partekatu ahal izan zituzten, eta eztabaida bat ireki ahal izan zen egoera hori sortzen duten arazoak pixka bat gehiago ulertzen saiatzeko.