Aieteko Topaketa 6. Foru Ibiltaria

Beste urte batez elkartzen gara udal-ordezkariekin Donostiako Aieteko Jauregian, urtean zehar izandako jardueren balorazioa egiteko, bai eta etorkizunera begira sareak zein bide jarraituko duen bateratzeko ere.

Aukera izan genuen topaketa honetan Amarantas erakundeak bultzatutako Babes Integral Feministari buruzko Txostena aurkezteko, kasu honetan Herri Babesarera egokitua. Amarantas kolektibo feminista eta arrazakeriaren aurkakoa da. Gehienbat Espainiako Estatuan bizi diren emakume migratzaileek osatzen dute, Abya Yala-ko herrialdeetan giza eskubideen defentsarako prozesuetan laguntzen esperientzia dutenak. Bere lan-ildoak Bizkaiko eta hegoalde globaleko kolektiboen artean hausnarketarako eta artikulazio feministarako eta arrazakeriaren aurkako guneak elkarrekin sortzearen ingurukoak dira, besteak beste, migrazio-doluari laguntza integrala ematea.

Captura de pantalla 2025-03-01 114934