Topaketa Aieten 7. Edizioa 2025

Joan den azaroaren 26an, Donostiako Aiete Jauregian VII. Herri Babesarearen topaketa izan genuen. Bertan, sarea osatzen duten udal ordezkaritza batzuekin bildu ginen: Harri Araiztegi (Ermuako Udaleko zinegotzia), Samira Goddi (Errenteriako Udaleko teknikaria), Irantzu Jauregi (Hernaniko Udaleko teknikaria), Aintzane Taberna (alkateordea eta Pasaiako Udaleko zinegotzia), Nagore Gomara (alkateordea eta Laudioko Udaleko zinegotzia) eta Montserrat Jiménez (Bilarko Udaleko zinegotzia).

Oraingoan, Javier Orozco Kolonbiako Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Asturiasko Programaren koordinatzaileak hartu zuen parte, eta Kolonbiako egungo egoeraren testuinguruan jarri gintuen.Liliana Ulchur eta Borja Allende, Martinetxetik etorriak, ere parte hartu zuten. Liliana, Kolonbiako giza eskubideen defendatzailea eta FENSUAGROko kidea da eta Martinetxe harrera-gunean bizi da gaur egun.

Topaketa horrek Herri Babesareak 2025ean zehar izan duen jardueraren balorazioa egiteko balio izan zuen, zehazki, Kolonbian burutu den sarearen lehen egiaztapen misioa baloratzeko.  Bilera honetan etorkizunean sarea nola garatuko den proiektatu zen ere bai, ildo estrategikoei eta ekintza-ildo zehatzei dagokienez.